Map Graph

Martin Ugalde Kultur Parkea

Martin Ugalde Kultur Parkea Andoaingo (Gipuzkoa) ipar-ekialdeko gune bat da, Gudarien hiribidean kokatua, euskarari eta euskal kulturari lotutako hainbat enpresa, erakunde eta elkarte biltzen dituena. 2002an inauguratu zen, eta izena Martin Ugalde andoaindar idazleari zor dio. Bertan dute egoitza, besteak beste, Berria egunkariak, Euskalgintzaren Kontseiluak, Gaindegiak, Aztikerrek, Soziolinguistika klusterrak eta Euskal Herrian Euskarazek.

Read article
Fitxategi:Parque_Cultural_Martin_Ugalde.jpg